Zentro / Kolegiatuak Bilatzea
Lafisioterapia.net PLATAFORMA ProET Fisio Webinar Fisio Physiociencia

Zorion guztiaren aurreko lana osasuna da

Leigh Hunt

Profesionalak | NFEOren peritoak

NFEOren peritoak

AURTENGO URTARRILEKO 1a BAINO LEHENAGOKO PERITOEN ZERRENDAN INSKRIPZIOA
 
Profesionalek egiten dituzten txosten edo diktamen perizialak oso lagungarri dira Justizia administrazio egoki batentzat. Elkargo profesionalen Legeak dionez, Elkargo Profesionalei dagokie Auzitegiei, legeen arabera, dagokion bezala, arazo judizialetan deituak edota berauengatik izendatuak izan daitezkeenkolegiatuen zerrenda jakinaraztea. Zentzu berean, Epai Zibilaren Legeak Elkargo Profesionalei onartzen die organo judizialen aurrean perito lanetan aritzeko prest dauden profesionalen zerrenda urtero egiteko ahalmena.
 
2014/158, uztaileko 8ko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Kontseilariaren Foru Ordenak dohaineko asistentzia arautzen du. Bere 9. artikuluan esaten denez, Justizia arloan gai den Departamentua urtero Elkargo Profesionalei eta aipatutako entitateei zuzenduko zaie, Foru Orden honetan aurreikusteen diren suposizio eta baldintzetan asistentzia periziala aurrera eramateko prest dauden profesionalen zerrenda egin dezan.
 
Zentzu honetan, Elkargoak dei egiten die Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren Zerrenda Ofizialean sartuak izan nahi duten kolegiatuei. Horretarako, lehenik eta behin, NFEOren Peritoen Fitxategian inskribatu beharko dira urte bakoitzeko urtarrilaren 1a baino lehen. (Elkargoaren idazkaritzan sartubeharko den dokumentua eransten da. Sinadura orijinala beharko du izan, sinadura eskaneatua onartuko ez baita)

Peritoen Zerrenda Ofizialak perito bezala aritzeko balio du, ofizioz organo judizialek deitzen dituztenean edo Ministeritza Fiskalak edo dohaineko asistentzia juridikoa onartua duen edozein pertsonak eskatuta denean, halaber Foru Komunitateko edozein epaitegitara eta tribunalera bidalia izateko eta Elkargoaren web orrian publikatua izateko.

Aipatutako zerrendan sartzeko, Konpetentziaren Nazio Komisioak iradokitu duen bezala, kolegiatua egon beharko da soilik. Hala ta guztiz ere, Elkargoak bere fitxategian profesionalak dituen esperientzia urteak eta lortutako formakuntza publikatuko du, hiritarrak jakin dezan.
 
© 2010 C.O.F.N.